Euskara Sustatzeko Ekintza Plana / Plan de acción para el fomento del euskera

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)

Arabako Errioxa (2014-2017)

(Versión en castellano, al final del texto)

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak 2014ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran aho batez onartu zuen Arabako Errioxako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Hain zuzen ere, bi plan onartu zituen: Plan Estrategikoa (2014-2017) eta Kudeaketa Plana (2014). Bi plan horiek izango dira gure eskualdean hizkuntza normalkuntzarako gidak, hau da, euskara noiznahi eta nonahi erabili ahal izateko bidea markatuko diguten tresnak. Aipatutako bi plan horiek osatzeko metodologia parte-hartzailea abian jarri dugu; izan ere, eskualdeko hainbat esparrutako eragileez osatutako Euskararen Aholku Batzordeak landu ditu. Plan horien xehetasunetan sartu baino lehen, zenbait azalpen orokor emango ditugu.

EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA: MARKO BERRIA

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko uztailaren 28an Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen eta Eusko Legebiltzarrak 2013ko irailaren 11n berretsi. ESEP funtsezko tresna da euskararen normalizazioan aurrera egiteko eta horren helburua da orain arte indarrean egon den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) berritu eta datozen hamar urteetan indarrean izango den marko berri bat ezartzea. EBPNrekin alderatuta, aldaketarik aipagarrienak garatu beharreko eremuen egituran eta sailkapenetan ikusiko ditugu. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbat irizpide eta gomendio emango ditu tokian tokiko planak egiteko; horiek guztiak marko berrian, ESEPen, oinarrituta.

Eragin esparru berriak jarraian zehaztutakoak dira: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozioekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus-aren planifikazioa eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazio eta komunikaziorako teknologia berriak, sentsibilizazio eta motibazioa, barruko proiekzioa, kanpoko proiekzioa. Aurreko markoak 10 eragin esparru jasotzen zituen; oraingoak, 16. Gure eskualdeko planak jasotako esparruak bertako errealitate eta baliabideetara egokitutakoak dira.

METODOLOGIA PARTE-HARTZAILEA: LANTALDEA

Arabako Errioxako Plan Estrategikoa definitzeko Euskararen Aholku Batzordea otsailaren 26an elkartu zen. Bilera hartan jasotako informazioa oinarrizkoa izan da Arabako Errioxako bi planak egiteko: 2014-2017 urte bitarteko Plan Estrategikoa eta 2014rako Kudeaketa Plana. Aholku Batzordean hainbat esparrutako pertsonak parte hartzen dute, entitate, elkarte edo antzekoak ordezkatuz; besteak beste, Ttiki-ttaka elkartea, IKA Errioxa euskaltegia, Assa Ikastola, San Bizente Ikastola, Ramiro de Maeztu eskola, Bastida Ikastola, Arabako Errioxako merkatarien dinamizatzailea, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea (ABRA) eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla. Plan Estrategikoa eta Kudeaketa Plana esparru desberdinetako eragileez osatutako planak izanik, horietan jasotako helburu eta ekintzetan elkarte, entitate eta abarrek parte hartzen dute.

ESEP ARABAKO ERRIOXAKO PLAN ESTRATEGIKOA (2014-2017)

2017a bitartean landuko diren esparru eta helburuak, honakoak:

Familia bidezko transmisioa

Irakaskuntza

Euskalduntze-alfabetatzea

  • Finantzazio sistema egonkor bat ahalbidetuko duten aukerak landu eta abian jartzea

  • Gelaz kanpoko egitasmoak sustatzea, erabilera eta praktika uztartuko dituztenak

Administrazioa

  • Entitateetako erabilera planen bitartez landuko da esparru hau; nolanahi ere, lan-ildo nagusiak jarraian zehaztutakoak izango dira: administrazioan euskararen erabilera sustatu eta bermatzea, langileen euskara-gaitasuna etengabe hobetzeko neurriak hartzea, hizkuntzak erabiltzeko irizpideak finkatzea, administrazioen arteko elkarlana areagotzea eta kanpoko komunikazioan euskararen erabilera gehitzea.

Aisia eta kirola

  • Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzea

  • Begiraleen prestakuntza sendotzea

  • Euskararen erabilera bultzatuko duten ekimenak antolatu eta baliabideak optimizatzea

  • Kirolaren esparruko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera sendotzea

Kulturgintza

  • Euskarazko kulturaren kontsumoa bultzatzea

  • Euskarazko sorkuntza sustatzeko neurriak hartzea

  • Euskarazko ekoizpenen zirkuituak antolatzea

  • Euskarazko kultura produktuen zabalkunde egokia egitea

Hedabideak

  • Hedabideen ezagutza, hedapen soziala eta erakargarritasuna bultzatzea

  • Erdal hedabideetan, publiko zein pribatuetan, euskarazko edukien presentzia areagotzea

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Sentsibilizazioa eta motibazioa

  • Euskara balio positiboekin eta modernitatearekin lotzeko ekimenak garatzea eta horretarako hainbat esparrutan eragitea: familia, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, arlo sozioekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, hedabideak eta publizitatea.

Barruko proiekzioa

  • Euskararen irudi positiboa indartzea

  • Hizkuntza paisaia euskalduntzea gune euskaldunenetan, hiriburuetan eta baita gune jendetsuetan ere

  • Euskara eta euskarazko kultura ezagutaraztera bideratutako ekitaldi eta ikuskizunak diseinatzea

Bestelakoak

ESEP ARABAKO ERRIOXAKO KUDEAKETA PLANA (2014)

Euskararen Aholku Batzordeak egindako eremuen lehenestea:

1-Aisia eta kirola

2-Kultura / Administrazioa

3-Hedabideak eta IKTak / Euskalduntze-alfabetatzea / Familia bidezko transmisioa

4-Irakaskuntza / Lan mundua

Proiektuak, esparruka:

Familia

  • Jaioberriari ongi etorria emateko oparia

  • Gurasoentzako aholkuak artikulu eta antzekoen bitartez

  • Langile euskaldunen zerrenda: umeak zaintzeko, klase partikularrak emateko eta begirale lanak egiteko (kirol eta aisialdi begiraleak)

  • D ereduaren aldeko matrikulazio kanpaina: elebiduntasunak duen balio erantsia erakusteko eta horren inguruko zalantzak argitzeko tailerrak

  • Familientzako tailerrak: abestu eta jolastu euskaraz

  • Familientzako tailerrak: tailer ibiltariak

  • Familia euskaldunen arteko sarea indartzeko eta familian euskararen erabilera gehitzeko ekimenak: Euskal Kultur Asteburua

  • Gurasoentzako euskara klaseak

Euskalduntze-alfabetatzea

  • Zenbait udalek emango dituzten euskara ikasteko bekak

  • Euskaltegietan izena emateko matrikulazio kanpaina

  • HABEk zehaztutako ratioetara iristen ez diren euskara ikasteko taldeak lagundu

  • Mantible aldizkaria

  • Mintzalagun egitasmoa 2014-2015

Administrazioa

Arlo sozioekonomikoa

Gazteak

  • Mintzodromoa II: diagnostikoa berretsi eta ekintza plana osatu

  • Taller d´Espai Lingüístic Personal (TELP) tailerra gazte eta helduentzat

  • Gazteengan eragin adin talde horietako erreferente diren pertsonetan oinarrituta eta bide telematikoak lehenetsiz. Euskaraz egiten diren ekitaldietarako abantailak eskaini

  • Euskal Kultur Asteburua: gazteen parte-hartzea sustatu

Kirola

Aisia

  • Jolas txokoak udan eta neguan

  • Tailer ibiltariak: familia edota umeentzat

  • Euskarazko materialaren mailegu zerbitzua

  • Eskola orduz kanpoko jardueretarako hezitzaileentzat formazio saioa

Kultura

  • Eskolaz kanpoko eskaintza: 12-17 urte bitartekoentzako bertsolaritza tailerrak

  • Euskal Kultur Asteburua

  • Mantible egitasmoaren ekintza osagarriak

  • Euskararen Nazioarteko Eguna, ospakizun bateratua

  • Kultur zirkuitua

  • Irakurri eta gozatu irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina

  • Musika mahasti artean: kontzertuak

  • Euskara eta euskal kulturari buruzko produktuak ezagutzera eman

Hedabideak eta IKTak

  • Ttiki-ttaka aldizkaria

  • Berberana hilabetekariko Euskararen orria (euskaraz edo euskarari buruz egiten diren ekimenen berri eman)

  • Berberana hilabetekariko Gure berriemaileak (euskara hutsean argitaratutako berria)

  • Arabar Errioxa Irratian euskarazko elkarrizketak (hilean behin)

  • Alea Arabako astekarian parte hartzeko hausnarketa eta lankidetza zehaztu

Bestelakoak

  • Eskualdeko eragileekin koordinazioa eta elkarlana

  • Euskara teknikariaren kontratazioa

  • Eskualdeko ikerketa soziolinguistikoa

ARABAKO ERRIOXAKO EUSKARA ZERBITZUA

Planei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri harremanetan Arabako Errioxako Euskara Zerbitzuarekin. Nolanahi ere, gure lantaldearen (“Arabako Errioxako euskaltzaleak eta Euskara Zerbitzua”) blogean planen garapenaren berri joango gara ematen: www.euskaramaitedut.com. Blogean zabaltzen dugunaren berri jaso nahi izanez gero, bidali mezu bat Euskara Zerbitzuari.

945 600 252

------------------------

Plan de acción para la promoción del euskera (ESEP – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana)

Rioja Alavesa (2014-2017)

La Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa aprobó por unanimidad en el pleno celebrado el 30 de mayo del 2014 el plan de acción para la promoción del euskera de Rioja Alavesa. Concretamente, el pleno aprobó dos planes: Plan Estratégico (2014-2017) y Plan de Gestión (2014). Esos dos planes serán las guías para la normalización lingüística de nuestra comarca, esto es, serán las herramientas a través de las cuales dar la oportunidad de utilizar el euskera cuando y donde se quiera. Para la elaboración de los citados planes hemos puesto en marcha una metodología participativa, puesto que los han elaborado personas procedentes de diversos ámbitos y que conforman la Comisión Asesora del Euskera de la comarca. Antes de adentrarnos en los detalles de uno y otro plan, daremos algunas explicaciones generales.

PLAN DE ACCIÓN PARA LA PROMOCIÓN DEL EUSKERA: NUEVO MARCO

El Consejo de Gobierno Vasco aprobó el 28 de julio del 2012 el Plan de acción para la promoción del euskera o ESEP (siglas en euskera) que trasladó al Parlamento Vasco para su posterior aprobación el 11 de septiembre del 2013. ESEP es una herramienta básica para avanzar en la normalización del euskera y su objetivo es actualizar el Plan de Promoción de Uso del Euskera o EBPN (siglas en euskera – Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia -) y definir un nuevo marco que estará vigente los próximos diez años. En comparación con el EBPN las modificaciones mas significativas las encontraremos en la estructuración de los ámbitos de actuación y su clasificación. Viceconsejería de Política Lingüística dará varios consejos para la elaboración de los planes correspondientes a la administración local; todos ellos basados en el nuevo marco, en ESEP.

Los nuevos ámbitos de actuación son: transmisión familiar, educación, alfabetización y euskaldunización, administración, ámbitos geográficos con mayor tasa de euskaldunes, ámbito socioeconómico, ocio y deporte, producción editorial, actividad cultural, publicidad, planificación del corpus y calidad del euskera, medios de comunicación, nuevas tecnologías de la información y comunicación, sensibilización y motivación, proyección interna, proyección externa. En total 16 ámbitos que en el anterior marco eran 10. Los ámbitos que recogen nuestros planes se han adecuado a la realidad y recursos de nuestra comarca.

METODOLOGÍA PARTICIPATIVA: EQUIPO DE TRABAJO

Para la elaboración del Plan Estratégico de Rioja Alavesa la Comisión Asesora del Euskera de la comarca se reunió el 26 de febrero. La información recogida en esa reunión fue básica para la elaboración tanto del Plan Estratégico 2014-2017 como del plan de gestión del 2014. En la Comisión Asesora participan varias personas procedentes de diversos ámbitos representando a entidades, asociaciones o similares; entre otros, asociación Ttiki-ttaka, euskaltegi IKA Errioxa, ikastola Assa, ikastola San Bizente, escuela Ramiro de Maeztu, ikastola Bastida, dinamizador mercantil de Rioja Alavesa, Ruta del Vino de Rioja Alavesa, Asociación de Bodegueros de Rioja Alavesa (ABRA) y la Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa. Siendo el Plan Estratégico y el Plan de Gestión planes elaborados por personas procedentes de distintos ámbitos, diversas asociaciones, entidades y demás participan en los objetivos y actividades recogidas en ellos.

ESEP PLAN ESTRATÉGICO DE RIOJA ALAVESA (2014-2017)

Los ámbitos de actuación y objetivos a trabajar hasta el 2017, los siguientes:

Transmisión familiar

Enseñanza

Euskaldunización-alfabetización

Administración

  • Se desarrollará a través de los planes de uso de cada entidad, no obstante, las líneas de actuación generales a seguir serán las siguientes: impulsar y garantizar la utilización del euskera en la administración, tomar medidas para mejorar continuamente la capacidad lingüística del personal, establecer los criterios de uso de cada lengua, fomentar la colaboración entre las distintas administraciones y aumentar el uso del euskera en la comunicación externa.

Ocio y deporte

  • Reforzar la presencia y uso del euskera en las actividades de ocio

  • Reforzar la formación de monitores y monitoras

  • Organizar actividades que fomenten el uso del euskera y optimizar recursos

  • Fortalecer la presencia y utilización del euskera en las actividades del ámbito del deporte

Actividad cultural

  • Impulsar el consumo de cultura en euskera

  • Tomar medidas para impulsar la creación en euskera

  • Organizar circuitos de producciones culturales en euskera

  • Difundir adecuadamente los productos culturales en euskera

Medios de comunicación

  • Dar a conocer los medios de comunicación, e impulsar su difusión social y atractivo

  • Aumentar la presencia de contenidos en euskera en los medios de comunicación que no utilizan mayormente el euskera

Nuevas Tecnologías de la Información y Comunicación

Sensibilización y motivación

  • Desarrollar iniciativas para identificar el euskera con valores positivos y modernos y mara ello incidir en varios ámbitos: familia, enseñanza, euskaldunización-alfabetización, ámbito socioeconómico, ocio y deporte, producción editorial, actividad cultural, medios de comunicación y publicidad.

Proyección interna

  • Reforzar la imagen positiva del euskera

  • Euskaldunizar el paisaje lingüístico en las zonas más euskaldunes, en las ciudades y en los lugares más concurridos

  • Diseñar actos y espectáculos dirigidos a dar a conocer el euskera y la cultura en euskera

Otros

ESEP PLAN DE GESTIÓN DE RIOJA ALAVESA (2014)

Priorización de los ámbitos de actuación realizada por la Comisión Asesora del Euskera:

1º-Ocio y deporte

2º-Cultura / Administración

3º-Medios de comunicación y NTIC / Euskaldunización-alfabetización / Transmisión familiar

4º-Enseñanza / Mundo laboral

Proyectos, por ámbito:

Familia

  • Regalo para dar la bienvenida al/la recién nacido/a

  • Consejos para padres/madres a través de artículos y similares

  • Listado de trabajadores/as vasco hablantes: para cuidar niños/as, impartir clases particulares y realizar trabajos como monitor/a (deporte y ocio)

  • Campaña de matriculación a favor del modelo D: para mostrar el valor añadido del bilingüismo y talleres para aclarar dudas en torno a ello

  • Talleres para familias: cantar y jugar en euskera

  • Talleres para familias: talleres itinerantes

  • Actividades para reforzar la red de padres/madres vasco hablantes y fomento del uso del euskera en el ámbito familiar: Euskal Kultur Asteburua (fin de semana cultural vasco)

  • Clases de euskera para padres/madres

Euskaldunización-alfabetización

  • Becas para el aprendizaje del euskera que ofrecerán algunos ayuntamientos

  • Campaña de matriculación de los euskaltegis

  • Ayudar a grupos de aprendizaje que no lleguen a los ratios establecidos por HABE

  • Revista Mantible

  • Proyecto mintzalagun 2014-2015

Administración

Ámbito socioeconómico

Jóvenes

  • Mintzodromo II: corroborar el diagnóstico y conformar un plan de acción

  • Taller d´Espai Lingüístic Personal (TELP) para jóvenes y personas adultas

  • Incidir en los jóvenes a través de personas referentes para ellos y priorizando las vías telemáticas. Ofrecer ventajas en para actividades desarrolladas en euskera

  • Euskal Kultur Asteburua: fomentar la participación de los jóvenes

Deporte

Ocio

  • Rincones de juego en verano e invierno

  • Talleres itinerantes para las familias y/o niños/as

  • Servicio de préstamo de material en euskera

  • Formación para personas que trabajan en actividades extra escolares

Cultura

  • Oferta extra escolar: talleres de bertsolarismo para jóvenes entre 12-17 años

  • Euskal Kultur Asteburua

  • Acitidades complementarias al proyecto Mantible

  • Día Internaciónal del Euskera, celebración conjunta

  • Circuito cultural

  • Campaña para el fomento de la cultura “Irakurri eta gozatu”

  • Música entre viñedos: conciertos

  • Dar a conocer productos en euskera o sobre la cultura vasca

Medios de comunicación y NTIC

  • Revista Ttiki-ttaka

  • Euskararen orria de la revista mensual Berberana (difunde información de actividades en euskera o sobre el euskera)

  • Nuestros corresponsales de la revista mensual Berberana (noticia publicada íntegramente en euskera)

  • Entrevistas en euskera en Radio Rioja Alavesa (una vez al mes)

  • Reflexionar y definir la participación en el semanal de Álava Alea

Otros

  • Coordinación y colaboración con agentes promotores del euskera de la comarca

  • Contratación de la Técnico de Euskera

  • Estudio sociolingüístico de la comarca

SERVICIO DE EUSKERA DE RIOJA ALAVESA

En caso de querer recibir mas información sobre estos planes, ponte en contacto con el Servicio de Euskera de Rioja Alavesa. No obstante, iremos publicando el desarrollo de los mismos en el blog de nuestro equipo de trabajo (“Euskaltzales de Rioja Alavesa y Servicio de Euskera”): www.euskaramaitedut.com. Si quieres recibir noticias sobre lo que publicamos en el blog, envía un mensaje al Servicio de Euskera.

945 600 252

Inprimatu