2020KO EUSKARALDIA MARTXAN

Arabako Errioxan jada hasi gara aurreneko pausoak ematen.

Aurrenekoa izan zen Aurkezpen bilera. Abenduan bildu ginen 8 herrietako partaideak. Bertan ondorengo pausoa zehaztu genuen, eta hori zen Herri Batzordeak osatzea. Badaude oraindik 5 herri delako batzordea osatu gabe.. !!!

Batzordea osatuta, EUSKARALDIAn herri bezala izena eman behar da ondorengo estekan: herri batzordeen izen ematea.

Otsailak 12an izan genuen Prestakuntza saioa. izena emandako guztietatik, ondorengo herrietako ordezkariak agertu ziren: Lapuebla, Zieko, Leza, Oion eta Samaniego. Besteek, nahi izanez gero, Kuadrilla, edo herri horietako ordezkarien bidez, jaso dezakezue. Baina, ARIGUNEAK, ENTITATEAK eta horietara hurbiltzeko prozeduraz aritu ginen. (entitateen mapeoa, litezkeen ariguneak identifikatu, hurbilpena, gonbidapena eta jarraipena) Entitateek izena emateko epea jada irekita dago.. !!!

Bihar, otsailak 18, Gasteizko Oihanederren 18:00etan bilduko da EUSKARALDIAren Arabako Foroa (egitaraua: kronograma, entitateak, LOPD legea, txapen aurreikuspena, batzordeen egoeren berri ematea  eta galderak) Interesa duen orori irekia.

Ohiko bideetatik emango da hurrengo hitzorduen berri baina parte hartu nahi izanez gero, elkartu zuen herriko batzordekideekin !!!! eta batzorderik ez badago, norbaitekin elkartu, osatu eta izena eman.. !! oraindik ere posible da.. !!

    

Inprimatu