ZABALIK DA UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA

Mañuetako Udalak, Samaniegokoak eta baita Villabuenakoak ere, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillarekin batera udalekuak antolatu dituzte datorren uztailerako.

Aipatutako herrietan egingo dira Kuadrilla eta Udalen arteko elkarlanaz antolatutako udaleku euskaldunak.

Uztailaren 15etik 30era izango dira denak ala denak eta ordaindu beharreko prezioa 60 eurokoa da.

Ordutegiei dagokienez, aldaketak daude batetik bestera, baita haurren adin tartean ere.

MAÑUETA eta SAMANIEGOREN kasuan, udalekuen topalekua herriko erabilera anitzeko aretoa izango da. Bertan bilduko dira 5 eta 12 urte bitarteko haurrak 10:30etatik 13:30era.

VILLABUENAKO udalekuak, ordea, 4 eta 10 urte arteko umeei zuzenduak dira eta kultura etxean izango dira 11:00etatik 14:00etara.

Izena emateko epea irekita egongo da ekainaren 28ra arte. Horretarako, haur bakoitzeko fitxa bete eta dagokion udaletxean aurkeztu beharko da kuota ordaindu izanaren ziurtagiriarekin batera.

Udaleku hauen helburu nagusia da haurrei opor garaian ondo pasatzeko aukera ematea da horretarako aisialdiko jarduerak eginez, hala nola, eskulanak, talde-jolasak, abestiak, antzerkia, txangoak... Hori guztia euskaraz. Horrekin lortuko dugu etxeko txikiek oporretan euskararekiko kontaktu linguistikoa ez galtzea, euskara balio positiboekin eta aisialdiko esperientzia onekin lotzea (eskola esparrutik kanpo aterata) eta tresnak ematea erabileran laguntzeko.

Horretaz gain hezkidetza, kulturartekotasuna, ingurumenarekiko errespetua... bezalako balioak ere landuko dituzte bertan.

Uste dugu jarduera hau aukera ona dela lan hezigarria gauzatzeko, aisialdiaz gozateko, elkarbizitza sustatzeko eta haurren soziabilitatea garatzen laguntzeko.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehigarririk behar izatekotan, Kuadrillako egoitzara dei dezakezue (945 600 252 zenbakira) lanegunetan 8:00etarik 15:00etara eta Animatzaile Soziokulturalarengatik, Aitor, edo Euskara Teknikariarengatik, Haizea, galdetu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU EUSKARAZKO UDALEKUETAN! HAURREK PRIMERAN PASAKO DUTE!

 

MAÑUETA EUS

 

SAMANIEGO EUS

 

ESKUERNAGA EUS

ERANSKINAK (IZENA EMATEKO FITXAK):

pdfJOLAS_TXOKOAK_2019_Mañueta_elebitan.pdf

pdfJOLAS_TXOKOAK_2019_SAMANIEGO_elebitan.pdf

pdfJOLAS_TXOKOAK_2019_ESKUERNAGA_elebitan.pdf

Inprimatu