HAU JOLASA BAINO GEHIAGO DA FORMAZIO SAIO PRAKTIKOA

Apustu handia egiten ari gara Arabako Errioxako begiraleak formatzeko, iruditzen zaigulako zuek zaretela eskualdean euskararen normalizazioan urratsak ematen jarraitzeko gakoetako bat eta etorkizuna zuen eskuetan dagoela!
Beraz, zenbat eta prestatuago egon, iruditzen zaigu aukera gehiago izango duzuela profesionalki eta pertsonalki hazteko.

Doakoa izango da. 3 orduko iraupena izango du. Kuadrillako Egoitzan egingo dugu (Vitoria errepidea, 2. Guardia)
Formazio saio hau espresuki udalekuetako begiraleei zuzendua doa. Udalekuek dituzten ezaugarri eta berezitasunak kontuan hartuta. Baina interesa daukat edonork egin dezake.

Bi data posible jarri ditugu, BAINA BAKARRIK EGUN BATEAN EGINGO DA FORMAZIOA. Jende gehien apuntatzen den egunean egingo dugu, hau da, 21ean EDO 26an egingo da. IZENA EMAN BEHAR DA EKAINAREN 14A BAINO LEHEN.

Animatu eta ez galdu aukera zuen formazioa osatzen jarraitzeko! Doan da, asko ikasiko duzue eta primeran pasa!

 

Hau jolasa baino gehiago da 2019

Inprimatu