GAZTE SORTZAILEAK BEKA 2019

17 eta 35 urte bitarteko gazte arabarra bazara eta sormena pil-pilean badaukazu, hau da zure aukera zure lana ezagutzera emateko. Gainera beka ekonomikoa eta aholkularitza profesionala irabaz ditzakezu.

 

Abian da Gasteizko Udalaren "Gazte Sortzaileak BEKA"

Zer eskatzen da:

  • Ahozko ekitaldi kultural bat sortzea eta burutzea.
  • Izan daiteke antzerkia, bakarrizketa, musika, bertsolaritza, poesia-emanaldia, ikus-entzunezkoa, performancea, diziplinen arteko nahasketa…
  • Ahozkotasunarekin estu-estu lotua.
  • Euskaraz.
  • Bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke.

Nolako proiektua izan daiteke?

  • Proiektua azaldu, 2-4 orrialdetan.
  • Ahal bada, erakutsi proiektuaren lagin bat edozein euskarritan.
  • Jatorrizkoa edo egokitzapena, euskaraz.
  • Formatu txikikoak hobetsiko dira.

Zer eskaintzen da?

  • Proiektua gauzatzeko 4.000 € arteko beka.
  • Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera.
  • Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera.
  • Zure lanaren zabalkundea Araban.

Nork eska dezake?

17 eta 35 urte bitartekoek

  • 1. kategoria: 17-24 urte
  • 2. kategoria: 25-35 urte
  • 3. kategoria: 16-30 urte (sorkuntza arlo ezberdinetako proiektuak)

Non eta noiz aurkeztu?

2019ko uztailaren 2a baino lehen Udalaren Erregistro Nagusian, edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Horrez gain, aintzat hartuko da 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoa.

Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Kontuz!!!! Horretarako azken eguna ekainaren 28a izango da.

Info +: Gasteizko Udalaren web gunean

G S 2019 KARTELA jpg

 

Gazte Sortzaileak Beka 2019. Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz. BIDEOA

Inprimatu