BEGIRALE ETA DINAMIZATZAILE EUSKALDUNENTZAKO FORMAZIOA

Kuadrillako Euskara Zerbitzuak begirale, hezitzaile eta dinamizatzaileei zuzendutako formazio saioa antolatu du.

Eskola orduz kanpo haurrekin lan egiten baduzu seguruenik euskararen erabilera zure arduretako bat izango da.

Ikastaro hau eskola orduz kanpoko jardueretan haurrekin lan egiten duzuen hezitzaileontzat zuzendutakoa da bereziki. Besteak beste: kirol jardueretakoak, antzerkia moduko jardueretakoak, eskoletan eguerdietan patio orduetako dinamizatzaileak, edota hizkuntza-errefortzu saioetakoak. Hau da: haurrei zuzendutako jarduerak eta izaera aktiboa dutenak dinamizatzen dituzuenontzat. 

Helburuak eta edukiak:

Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ideia eta adibide aurkeztuko dira ikastaroan. Oinarri batzuetatik abiatuta, baina tarte handiena adibideak ikusteko erabiliko da. Hauek dira landuko diren edukiak:

Oinarriak: euskararen erabilera sustatzerakoan kontuan izan beharrekoak.

Hizkuntza-jolasak: horien ezaugarriak eta hainbat adibide.

Jardueretan hizkuntza-errutinak: horien ezaugarriak eta hainbat adibide.

Ahobizi jarduerak: eskola orduz kanpoko jardueretara egokitzeko modua eta adibideak.

 

Saioaren ezaugarriak

Hiru orduko saioa izango da eta euskaraz egingo da

Lapuebla de Labarkako Assa ikastolan egingo da

Maiatzaren 21ean izango da, 16:00etatik 19:00etara

Doakoa izango da

      Ebete hizkuntza-zerbitzuetako teknikari batek dinamizatuko du

Aldundiak diruz-lagundutako jardueretan lan egiteko ezinbestekoa da horrelako formazio saio bat, gutxienez eginda izatea

        

Izen-emateko mezua bidali behar da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera maiatzaren 17a baino lehen.

Plaza kopurua mugatua izango da eta izen-emate ordena errespetatuko da plaza guztiak betez gero.

 

Eskolaz kanpoko jardueretan euskara sustatzen KARTELA 2

Inprimatu