KORRIKAKO AMAIERA JAIRA AUTOBUSA

Gaur arratsaldean abiatuko da Garestik (Nafarroatik) Korrikaren 21.edizioa. Arabako Errioxatik datorren asteartean pasako da, apirilaren 9an, arratsaldeko 14:30etik 19:00etara gutxi gorabehera.

Iekoratik sartuko da gure eskualdera. Ostean ViƱaspretik pasa eta Lantziegora iritsiko da 15:15ak aldera. Kilometroak aurrera eginez Bilar zeharkatuko du jarraian eta  Guardiarako bidea hartuko du. Gutxi gorabehera 16:20 aldera bisitatuko du hiribildua eta Lezaruntz abiatuko da. Leza atzean utzitza Samaniegorako bidea egingo du tipi-tapa tipi-tapa eta 19:00ak baino pixka bat lehenago Bastidara helduko da.

Datozen egunetan hainbat ekimen antolatu dira herri desberdinetan Korrikaren testuinguruan, baita korrika txikiak ere (*ikusi AGENDA atala)

Apirilaren 14an Gasteizen bukatuko da aurtengo korrika. Bertan irakurriko da eskurik esku lekuko barruan garraiatutako mezua eta ostean jai erraldoiarekin emango zaio amaiera 21.Korrikari.

Kuadrillak martxan jarritako Arabako Errioxako Mintzalagun Taldeak autobusa antolatu du Gasteizera egun pasa joateko. Informazio guztia E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita emango dizuete. Izena emateko azken eguna apirilaren 11a da, ez utzi azken unerako!

 

Animatu eta zatoz gurekin KLIKA egitera!! KLIKA KORRIKA! KLIKA EUSKARA! WhatsApp Image 2019-03-25 at 10.25.06

Inprimatu