TXANGOA BASABERE BASERRI-ESKOLARA

Basabere baserri-eskolara txangoa

Datorren martxoaren 24rako txangoa antolatu du Guardiako Gurasolagun taldeak. Lezaunera joango dira BASABERE baserri-eskolara eta nahi duenak izena eman ahal izango du martxoaren 18a baino lehen.


Lezaunera joateko auto partikularrak antolatuko dira, baina hala ere plaza kopuru mugatua dago, bisita gidatua egingo delako bertan.

Bi aukera desberdin daude: bata, bisita gidatua eta zizka-mizka egitea (hau doan izango da) eta bestea, bisita gidatua eta zizka-mizka egiteaz gain bertan bazkaltzea. Haurrentzako prezioa 12 eurokoa izango da eta nagusientzako 17 euro. Nagusiek bazkaltzen duten bitartean haurrak ludotekan egon ahal izango dira begirale euskaldunarekin.

Bisita gidatua 11:00etan izango da etaanimalia-zaintzaile euskaldun batek gidatuko du. Animaliekin harreman zuzena izango dugu eta zaintzailearekin batera animalien zaintza lanen nondik norakoak ikasi eta praktikan jarriko ditugu.

Irteera 2 eta 16 urteko haur eta gazteentzat gomendatua badago ere, edozeinek eman dezake izena. Horretarako E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi beharko da. Informazio gehiago behar izanez gero ere, mezua bidali helbide horretara.

Inprimatu