Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak udalekuetarako begiraleak kontratatzeko hautaketa prozesua martxan jarri du

umeak

Udako jolas txokoei begira jarri da Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla eta begiraleak kontratatzeko prozesua abian jarri du.

Era berean, begiraleen lan-poltsa bat eratuko da etorkizunean sor daitezkeen antzeko postuak betetzeko. Izan ere, begirale beharra egon ohi da eskolaz kanpoko ekintzetarako, ludoteketako ordezkapenetarako eta abar.

Eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 6a izango da. Jarraian dauden dokumentuetan informazio guztia aurkituko dute lan-poltsan sartzeko interesa dutenek.

pdfbegiraleak kontratatzeko oinarriak284.42 KB

pdfERANSKINA_ESKAERA268.17 KB

Inprimatu