Euskaltegietako matrikulazio kanpaina

2016/2017 IKASTURTERAKO EUSKALTEGIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK!

Irailarekin batera ikasturte hasiera datorkigu, eta zalantzarik gabe, erronka berriei heltzeko garairik behinena. Gauza berriak ikasten hasteko edota ohitura onak berreskuratzeko garaia, eta horretarako aukerak hamaika!

Erretzeari utzi, kirola egiten hasi, sukaldaritza osasungarri ikastaroa egin, argazkigintza, musika tresnaren bat jotzen ikasi, eta abar... Arabako Errioxako Euskara Zerbitzutik ikasturte berriarekin batera euskara ikasteari ekitea (edo beharbada jarraitzea) gomendatzen dizugu. Lanerako aukerak areagotzeaz gain, beste hainbat bizipen berri ekarriko dizkizu-eta: jende berria ezagutzeko, ordura arte ezezaguna zitzaizun eskaintza kulturalaz gozatzeko, edota mundua begiratzeko era berri bat zeureganatzeko aukera. Gainera, ziur zure inguruko euskal hiztunek eskertuko dizutela! Hasieran poliki egingo duzu, ez kezkatu, tarteka hanka sartuko duzu, baina konturatzerako gauza asko ulertuko dituzu. Agian ezingo duzu zeure burua nahi bezala adierazi, baina ez etsi, praktikatuz gero, hobetuko baituzu: eroriz ikasten da oinez!

Gainera, azken urteotan Foru Aldundia eta udalak garatzen ari diren beka-sistemaren laguntzaz, gero eta errazago izango duzu euskaltegian ikasteko gastuei aurre egitea. Honako hauek dira udal hauetako batzuk: Oion, Lantziego, Zieko, Lapuebla… galdetu zure herriko udaletxean! Ez egin zalantzarik, adi egon eta irailaren 12tik aurrera gerturatu zaitez herriz herri antolatuko diren bilera informatiboetara. Bestela euskaltegian bertan jaso ahal izango duzu informazioa.

Euskaraz ikasi, merezi du-eta!

ABIERTO EL PLAZO DE INSCRIPCIÓN EN EL EUSKALTEGI PARA EL CURSO 2016/2017

Con septiembre nos llega el inicio de un nuevo curso, y sin duda alguna, suele ser la época para emprender nuevos retos, aprender o recuperar los buenos hábitos, y para ello contamos con múltiples opciones!

Dejar de fumar, empezar a hacer deporte, hacer un curso de cocina saludable, fotografía, aprender a tocar un instrumento, etc… Desde el Servicio de Euskera de Rioja Alavesa te recomendamos empezar a aprender euskera (o tal vez continuar). Además de multiplicar las oportunidades en el mercado laboral, conocerás gente, podrás disfrutar de una oferta cultural nueva que hasta ahora tal vez no conocías, y junto con la lengua una nueva manera de mirar al mundo. Además, seguro que los euskaldunes de tu alrededor te lo agradecen! Al principio irás despacio, no te preocupes, meterás la pata, pero para cuando te des cuenta empezarás a entenderlo! Puede ser que no consigas expresarte como quisieras desde un principio, pero no te rindas, ¡El camino se hace andando!

Además, con la ayuda de los sistemas de becas que están desarrollando la Diputación y algunos ayuntamientos, cada vez te será más fácil hacer frente a los gastos de la matrícula. Estos son algunos de ellos: Oyón, Lanciego, Elciego, Lapuebla… Pregunta en tu ayuntamiento! No lo dudes y acércate a alguna de las reuniones informativas que se celebrarán pueblo a pueblo a partir del 12 de septiembre. Y sino, también puedes recibir información en el euskaltegi. Aprende euskera, sí que merece!

matrikulazio

Inprimatu