Arabako Errioxako zinemaldia

Euskara Zerbitzuaren eskutik, badator Arabako Errioxako Zinemaldia! Abuztuaren 25etik irailaren 3ra. Bi astez, ostegun, ostiral eta larunbatetan euskarazko hainbat film eta dokumental izango ditugu ikusgai. Del 25 de agosto al 3 de septiembre llega el "Zinemaldi" de Rioja Alavesa. Durante dos semanas, jueves, viernes y sábado, tendremos ocasión de disfrutar de varias películas y documentales en euskera. Organizado por el Servicio de Euskera de Rioja Alavesa.

Kartel orokorra.r

 

“ARRAKALA” “Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?” Honetaz guztiaz entzun eta hitz egiteko... ARRAKALA, ZIRRIKITU BAT HAITZEAN. Abuztuaren 25ean, 19:30ean, Bastidako kultur etxean. Bilgune Feministako kideak ere bertan izango dira gurekin.

Kartel Arrakala.r


 “GURE KABUZ ALA HIL” Alternatiba sozioekonomikoen inguruan eztabaida pizteko dokumentala dugu hau: GURE KABUZ ALA HIL. Abuztuaren 26an, 19:30ean, Samaniegoko Kultur etxean. Errekaleor Bizirik! taldeko kideak ere bertan izango ditugu beren auzoaz eta proiektuaz aritzeko.

Kartel Gure kabuz.r


 AMAMA, “Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme­alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten et badatorren beste baten aurrean, lekuko isil: AMAMA”. Abuztuaren 27an, 19:30ean, Ziekoko “maisu­maistren etxean”.


 GORA GASTEIZ,  “ Pentsamendu grisaren ordez koloretako hiria. Jarrera intoleranteen aurka Elkarbizitza. Ezberdina kritikatu beharrean Elkartasuna”. GORA GASTEIZ, IZAN KOLORE! Irailaren 1ean, 19:30ean , Oiongo zineman. Gora Gasteiz plataformako kide bat ere gurekin izango da eta kultur aniztasunaz eta elkarbizitzaz arituko gara.

kartela Gora Gasteiz.r


JAI ALAI BLUES,  JAI ALAI BLUES: Jai Alairen historia sinestezina kontatuko digu dokumentalak, Amerikako Estatu Batuetara jokatzera joan ziren pilotari ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean. Irailaren 2an, 19:30ean, Lapueblako erabilera anitzeko aretoan.

Kartela Jai Alai.r


 ENERGIA TRANTSIZIOAK: PIZTU ALDAKETA!,  “Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da. Baina badira munduan zehar honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak. Dokumental honetan, Euskal Herritik abiatuta, Ipar eta Hegoaldeko zenbait esperientziatara hurbildu gara, haien bizitza proiektuak, erresistentziak eta proposamen politiko eta kooperatiboak ulertzeko asmoz”. ENERGIA TRANTSIZIOAK: PIZTU ALDAKETA!, irailaren 3an, 19:30ean, Lantziegoko kultur etxean. Ondoren Fracking Ez­Leza taldeko kideen aurkezpena izango dugu.

Kartela Piztu aldaketa.r

 

Inprimatu