Jornadas Gazte Gozatope jardunaldiak

GARAION elkarteak GAZTE GOZATOPE jardunaldiak antolatu ditu.
    Gasteizen egingo dira, Oihaneder Euskararen Etxean AZAROAREN 27 eta
    28an.

GAZTE GOZATOPE son unas jornadas de interés para jóvenes a partir de 16 años. Jornadas que pretenden dar herramientas de trabajo a los/as jóvenes que de una manera activa están trabajando en el fomento del uso del euskera o tienen interés en ello. Se desarrollarán el 27 y 28 de noviembre en Oihaneder, la casa del euskera de Vitoria-Gasteiz. Hazle llegar este mensaje a los/as jóvenes que creas que les pueda interesar esta información.

    Jardunaldiak aisialdian edo euskararen arloan eragile diren gazteei
    (16 urte ingurutik aurrera) zuzenduta daude eta bertan parte
    hartzera animatu nahi zaitugu.

    Helburua da eragile diren gazteei lanerako tresna berriak eskaintzea
    arlo desberdinak modu bizi eta dibertigarriak jorratuta: emozioak,
    sexua, sorkuntza, arte diziplina desberdinak (zirkoa, aereoak, e.a).
    Gainera, euskaraz eta euskararentzat eragile diren gazte horien
    arteko zubiak ere eraiki edo indartu nahi dira.

    Esparru horretan eragile bazara, izan nahi baduzu edo
      jardunaldiak zure interesekoak badira, animatu zaitez. Arabako
      Errioxako gaztea bazara, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak
      ordainduko dizu matrikula (jardunaldietan parte hartzea +
      bazkaria). Jarri harremanetan Kuadrillako Euskara Zerbitzuarekin
      AZAROAREN 20a baino lehen izen-emate fitxa betetzeko.

    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

   945600252 (9etatik 14etara)

 

 Gazte gozatope 3.0

Inprimatu