Merezi du! - Euskara familian / El euskera en la familia

Webeko dokumentuaren portadarako argazkiaMerezi du! - Seme-alaba eleaniztunen gurasoentzako aholku, baliabide eta ohiko kezken/zalantzen bilduma.

¡Merece la pena! - Consejos, herramientas y recopilación de dudas/inquietudes de los padres y las madres.

 (Iturria: www.euskaraba.com)

Ez izan zalantzarik, euskaraz ikasteak ez du desabantailarik eta onura asko dakartza: kognitiboak, kulturalak eta lanerakoak. Euskaraz badakizue, etxean euskaraz aritzea umeei oso lagungarria egingo zaie ikaste prozesuan; baina, oraindik ez badakizue ere, asko egin dezakezue. Eta merezi du.

Elebitan ateratako gurasoentzako gida Trebiñu+Arabako euskara zerbitzuek eta Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuaren elkarlanaren fruitu da, eta helburu garbia dauka: Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan tutore eta irakasleen bidez gurasoei gida, aholku eta baliabideak ematea.

Gidak bi atal nagusi ditu: alde batetik, zalantzak eta kezkak familia motaren arabera sailkatuta eta bakoitzari bere erantzuna emanez; bestetik, aholkuak ematen dituzte eskola eta hizkuntzari buruz baita  hizkuntzaren erabilerari buruz ere. Kontuan izateko bestelako oharrak ere egiten dira, eta amaitzeko, euskarazko baliabideen taula darama erantsita.

Gure seme-alabak hizkuntza bat baino gehiago ikasten ari dira eta hori beti da ona. Dena dela, guraso askok ikasketa prozesuaren inguruko zalantzak izaten dituzue seme-alabek ikastetxean euskaraz ikasten dutelako, eta gure zonaldean hizkuntza gutxitua delako.

Besteak beste, honako familia eta kezka tipologia erakusten du:

  • Euskaraz ez badakigu, gure seme-alabak lagundu ditzakegu hizkuntza hau ondo ikasi eta elebidun izateko?
  • Nahiz eta oso ondo ez hitz egin, gure seme-alabekin erabili beharko nuke?
  • Eta biok euskaldunak izanda, familiako hizkuntza euskara izateaz gain, zerbait gehiago egin dezakegu?
  • Etorri berriak gara. Euskaraz ikasi beharko lukete gure seme-alabek?Eta familiako gainerako kideek?

GURASOEK ELEBIDUNTASUNAREKIKO IZAN OHI DITUZTEN KEZKEN/ZALANTZEN BILDUMA, HEMEN.

------------------------------

Guía para dar respuesta a padres y madres con dudas lingüísticas y educativas.

Estudiar euskera no va a tener ninguna desventaja, y las ventajas son muchas.

No dudéis que estudiar euskera no va a tener ninguna desventaja, y las ventajas son muchas: cognitivas, culturales y laborales. Que nuestros hijos e hijas estén estudiando en una lengua que las madres y padres desconocemos no significa que no podamos participar en el proceso de aprendizaje. Puede suponernos un esfuerzo, pero nuestros hijos e hijas ganarán mucho, y merece la pena.

La guía bilingúe para padres y madres es fruto del trabajo en colaboración de los servicios de euskera de Alava+Treviño y del Servicio Foral de Euskera de la Diputación. Su objetivo es claro: dar a los padres y madres de alumnos de Primaria una guía, consejos y recursos específicos.

La guía consta de dos apartados:

Por una parte se encuentra el apartado de dudas e inquietudes diversas clasificadas según la tipología de familia y dando a cada cual su respuesta correspondiente; en el otro apartado, se ofrecen consejos sobre la educación y el uso de la lengua la misma, junto con otro tipo de observaciones. Asimismo, también se ofrece una tabla de recursos en euskera.

Nuestros hijos e hijas están aprendiendo más de una lengua, y eso siempre es positivo. Pero muchas madres y muchos padres tenéis dudas sobre el proceso de aprendizaje, ya que estudian en euskera, lengua oficial socialmente minoritaria en nuestro entorno.

Estas son algunas de las dudas que se presentan por familia:

  • Si no sabemos euskera, ¿podemos ayudar a que nuestros hijos e hijas lo aprendan bien y sean bilingües?
  • Aunque no hable muy bien euskera, ¿debo utilizarlo con nuestros hijos e hijas?
  • Y siendo los dos euskaldunes, además de hablar euskera en casa, ¿podemos hacer algo mas?
  • Acabamos de llegar, ¿deberían aprender euskera nuestros hijos e hijas?, ¿y el resto de la familia?

RECOPILATORIO DE DUDAS/INQUIETUDES HABITUALES DE PADRES/MADRES CON RESPECTO AL BILINGÜISMO, AQUÍ.

 

Inprimatu