Euskaraz Bizi Nahi Dut herri-lasterketa Oionen

EBNDEuskaraz Bizi Nahi Dut (EBND) herri-lasterketa Oionen urriaren 25ean.

Carrera popular en Oyón el 25 de octubre en favor del deseo de vivir en euskera.

(Tienes la opción de leer el texto en castellano al final)

Data: urriaren 25a

Ordutegiak: 12:45ean Zunba herriko plazan

       13:15ean herri-lasterketaren hasiera

       13:30 Bertso poteoa. Oihane Perea, Ander Solozabal. Kartela, hemen.

       13:45ean sarien zozketa (lau lote Euskaraz Bizi Nahi Dut, EBND, eta hiru liburu EBND)

       14:00etan trikiti pintxo-poteoa (EBND pintxo berezia tabernetan) (trikiti taldea Oiana)

Ibilbidea: kilometro batekoa gutxi gorabehera. Plazan hasi eta plazan amaitu.

Antolatzaileak: Kontseilua, baina Oionen San Bizente Ikastola, CEIP Ramiro de Maeztu eta IKA euskaltegia.

Zer da Kontseilua:

Euskararen unibertsoa izena hartu zuten jardunaldi batzuen ondoren sortu zen Kontseilua. Duela hamabost bat urte, ostiral batean 400 pertsona inguru sartu ginen Donostiako hotel batera burua ideiaz eta zalantzaz beteta. Igande eguerdian barrea aurpegietan atera ginen 400 lagunak; pozik geunden egindakoarekin, Euskararen Gizarte  Erakundeen Kontseilua sortu genuen.

Hasierartik bertatik, euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea izan da Kontseilua, eta eginkizuna ere oso zehatza izan du: Euskararen normalizazio prozesua areagotzea. Horretarako bi jardunbide nagusi lantzen ditu: euskalgintzako erakundeen artean kohesioa bultzatzea eta indarrak artikulatzea, batetik; eta gizarte eragileak, indar ekonomikoak eta alderdi politikoak hizkuntz normalizazio proiektuetan inplikaraztea, bestetik.

Gaur egun, 46 erakundek osatzen dugu Kontseilua: Ikastolen Elkartea, Ikastetxe Publikoak, AEK, IKA, EHE, Elkar, Elhuyar…horien guztien arteko elkarlanak aurrerapen asko ekarri du: “Bai Euskarari Ziurtagiria”, 400 enpresa handi baino gehaigo sartuta daude bide horretan (Euskadiko Kutxa, Fagor …); herri askotan “Bai Euskarari” dinamika sortu da, Araban Agurain eta Amurrio ditugu horretan;  hizkuntza Eskubideen Behatokia ere antolatu da, bertan herritarrok hizkuntza  eskubideak urratzen direnean salatzeko aukera dugu; Kontseilua osatzen dugun erakundeok Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika aztertu ohi dugu; Nafarroako Gobernuarena; Iparraldeko egoera, ideiak eman…Kontseiluaren bileretan herrietako udalen hizkuntz politika ere aztertzen da, nola hobetu euskararen egoera aholkatzen da… Eta hamaika kontu gehiago, dena zehazteak luze joko liguke, baina horietako bat dugu herrietako lasterketa.

Parte hartzaileak: 14 urte arte 2 € balioko du izen emateak, eta hortik aurrera 5 €. Parte hartzaileek kamiseta bost euroren truke erosteko aukera izango dute, eta amaieran zozketan parte hartuko dute.

Korrika egiten ez duenarentzat kamisetak 10€ balio du.

Lehenbiziko urtean, 100 korrikalari inguru aritu ziren; duela bi urte, 120 petotik gora banatu genituen; iaz, marka guztiak gainditu ziren, 150 lagun inguru. Aurten auskalo!

Izen ematea: aipatutako hiru zentroetan eta Adonix tabernan. Azken unera arte egongo da izena emateko aukera eta lasterketan parte hartzekoa, baina kamisetak lortzeko lehentasuna aldez aurretik izena emandakoek izango dute.

Goizean zehar musika plazan. Esatariak ere izango dira plazako kioskoan, ikastolako eta eskolako DBHko haurrak.

Leloak: iaz erabilitakoak:“Da, da, da, euskara polita da”, “Gin, gin, gin, euskaraz hitz egin”, “Ari, ari, ari, euskara lehendakari”, “Hemen gaude euskararen alde”...Aurtengoak eskolako eta ikastolako haurrak ari dira asmatzen.

-----------------------------------------------------------------------------------------

CARRERA EN FAVOR DEL DESEO DE VIVIR EN EUSKERA

Ya es la cuarta edición de esta carrera impulsada por el Consejo de Entidades Sociales del Euskera Kontseilua y organizada por San Bizente Ikastola, Ramiro de Maeztu e IKA Errioxa euskaltegia. El objetivo principal será reivindicar el deseo que cada vez mas y mas personas tienen de vivir en euskera. Esta carrera reivindicativa tendrá una extensión de un kilómetro y estará rodeada de actividades; una jornada festiva para disfrutar en familia, con los amigos y con el euskera. Puedes inscribirte en esta carrera en cualquiera de los centros indicados anteriormente y también en el bar Adonix de Oyón. La inscripción costará 2€ para niños/as de hasta 14 años y a partir de ahí la inscripción será de 5€. En la primera edición de esta carrera popular participaron 100 korrikalaris y en la del año pasado 150! Este año seguro que superamos ese número!

 

 

 

 

Inprimatu