Garaion elkartearen eskaintza: arabar gazteentzako zinemagintza ikastaroa
Arabako Gazteentzako “Gazte Zinemaldia” antolatu dugu, Arabar gazteen sormena landu eta zinemagile berriak bultzatzeko. Gazteentzako sormen jarduerak bultzatzen ditugu Garaionen eta oraingoan Arabako Foru Aldundiko Euskara sailaren babesa jaso du ekimen honek.
La asociación Garaion ha organizado un curso de cine para trabajar la creación y crear nuevos cineastas entre los/as jóvenes de Álava. Es un proyecto que se desarrollará con la colaboración de Diputación Foral de Álava y se trata de una opción interesante que conjuga el cine con el euskera. Si hay algún joven a tu alrededor que le pueda interesar este curso, hazle llegar esta información.
Bi asteburutan 5 laburmetrai sortuko ditugu, gazteek aukeratutako gaiekin. Proiektuaren zuzendari lanetan Kepa Errasti Gorroño ibiliko da, zinema zuzendari eta aktorea. Zinema eskola Ozaetan Garaionek duen egoitza izango da. Lehen asteburua urriak 16, 17 eta 18 izango da, bertan gidoigintza eta aurre-ekoizpen lanak ezagutu eta praktikan jarriko dira. Bigarren asteburua, azaroaren 6,7 eta 8koa izango da eta bertan grabaketak eta aurre-edizio lanak landuko ditugu.
40 gazterentzako lekua dago eta matrikula irekita dago urriaren 9ra arte. 16 urtetik gorako gazteentzako da deialdia, baina interes handia duten gazteagoek ere atea irekita izango dute. Bi asteburuko egonaldia, ikastaroa eta jan eta lo zerbitzuak 75€ko prezioa izango du.
Deitu 945 063245 edo 627119096 telefonoetara edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. -era.
Esperientzia honen oinarria 2013an antolatu genuen “Lautada Zinemaldia” da, bertan Lautadako gazteekin 5 laburmetraia sortu genituen, 14 urtetik 90 urte bitarteko lagunak parte hartu zuten esperientzia honetan eta euskara hutsean sortutako 5 laburmetrai sortu ziren.
Zinema, gazteak, euskara eta Araba bildu nahi izan ditugu oraingoan, gure gazteek esateko dutena adierazteko, hori baita sormen lanen balioa, esateko dugun hori kanporatzeko bide artistiko bat erabiltzea. Gaur egungo gure gazteak dituzten tresna txikiekin bideoklip eta muntaia desberdinak egiteko guztiz gai dira eta hori da bultzatu eta txalotu nahi duguna.
Sortuko diren lanekin estreinaldi bat antolatuko dugu Garaionen bertan eta ondoren Arabako herri desberdinetan aurre- estreinaldiak bideratuko ditugu gazteek aukeratutako gune eta herrietan.
Parte hartzera animatzen ditugu Arabar gazteak, etorkizunean zinemagile edota zale berriak izan ditzagun.