Sonsierra ezagutuz txangoa

 

 

 

Sonsierra ezagutuz

Datorren igandean, uztailak 5, oso egun pasa polita daukagu Arabako Errioxan. Autobuskada bat edo bi etorriko zaizkigu Zestoa, Azpeitia eta Azkoititk, heldu, ume eta denetatik. Hau da plana:

10etan San Bizente de la Sonsierrako gazteluan elkartuko gara, eta herri honen historiaren berri emango digute aditu batzuek.

Ondoren, oinez, mahastietan barna, Bastidara joango gara.

Bastidan ere izango dugu historia pittin bat.

Ondoren, norberak eramandako otartekoa edo dena-delakoa bazkaldu eta igerilekura joango gara freskatu eder bat hartzera.

Igerilekuan gauden bitartean, nahi duenak bodega bat bisitatzeko aukera izango du.

Eta ondoren etxera!

Norbaitek joan nahi badu, bi modu ditu: bata, San Bizentera agertu aipatutako orduan; eta, bestea, mezu bat bidali E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbidera eta telefono bat eman, horrela, autoak korrdinatuko ditugu.

Euskaraz hitz egiteko aukera polita dugu, bai helduok eta bai umeek: anima zaitezte!

Inprimatu