Gerardo Lopez de Guereñu sariketa - Certamen Gerardo Lopez de Guereñu

SARI BAT, ARABAKO ERRIOXARA

(Tienes la opción de leer el texto en castellano al final)

Atzo, abenduak 3, banatu ziren Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketaren sariak. Sariketa hori Arabako Foru Aldundiak antolatzen du bi urtean behin eta horren helburua da historian zehar euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinaraztea.

III. edizio honetara 50 bideo inguru aurkeztu dira eta hainbat modalitate egon dira. Horien arteko bat, 17-30 urte bitarteko banakako modalitatea. Bertara aurkeztu zuen Bilarko bizilagun batek haren lana: Aintzane. Lan horretan bildu zuen Bilarko Toñok eta Joanak egiten ari diren lana: bi gazte horiek hilabeteak daramatzate herriko Engrazia eta Milarekin elkartzen herriko kultura, bizipenak, ohiturak eta gaztelaniaz esan ohi diren euskarazko jatorria duten hitzen bilketa egiten. Haien lanak argi asko erakusten du duela belaunaldi batzuk ere euskarak presentzia izan zuela Bilarren. Bizipen eta testigantza benetan hunkigarriak.

Aintzaneren lana hiru finalisten artean egotetik irabazle izatera pasa zen. 17-30 urte bitarteko banakoen kategoria Aintzane Azkarate Lopez-Gilek irabazi zuen. Smartphone eta diploma bat irabazi zuen. Saria Joanak eta Toñok jaso zuten; izan ere, Aintzane ezin izan zen BIBAT museoan egin zen ekitaldira joan.

 

UN PREMIO SE VINO A RIOJA ALAVESAIMG 3419 r

Ayer, 3 de diciembre, se repartieron los premios de la III edición del certamen Gerardo Lopez de Guereñu. Este certamen lo organiza Diputación Foral de Álava cada dos años y el objetivo del mismo es dar a conocer la presencia social del euskera en Álava a través del tiempo.

A esta III edición se han presentado cerca de 50 trabajos repartidos en distintas categorías. Una de ellas la de participación individual de jóvenes de 17-30 años. A esa categoría presentó su trabajo una vecina de Elvillar: Aintzane. En ese video presentado se recoge el trabajo que Joana y Toño de Elvillar llevan realizando desde hace meses: se juntan semanalmente con Engracia y Mila y recopilan información sobre la cultura, las costumbres, vivencias y palabras de origen euskaldun que habitualmente se usan en castellano en Elvillar. Ese trabajo demuestra claramente que el euskera, hace varias generaciones, también tuvo presencia en Elvillar. Unas vivencias y testimonios realmente emocionantes.

El trabajo que Aintzane presentó a este certamen pasó de estar entre los tres trabajos finalistas a ser el ganador de la categoría a la que se presentara. Aintzane Azkarate Lopez-Gil ganó el primer premio de la categoría individual 17-30 años. Aintzane no pudo asistir al reparto de premios (un smartphone y un diploma) celebrado en el museo BIBAT, pero en su nombre Toño y Joana de Elvillar recogieron el premio.

 

Zorionak Aintzane!!! Zorionak Joana eta Toño egiten ari zareten lanagatik.

IMG 3436 r

Goiko irudian, modalitate guztietako irabazleak.

En la imagen superior las personas ganadoras de todas las modalidades.

 

IMG 3441 r

Goian, HIRINETeko Saioa kazetariak elkarrizketa egin zien Joana eta Toñori.

Arriba, la periodista Saioa de HIRINET les hizo una entrevista a Joana y Toño.

 

 

Inprimatu