Udan ere euskaraz - Vive el verano en euskera
Aisialdia euskaraz: nire seme-alabentzat onena nahi dudalako.
(Tienes la opción de leer en castellano este mensaje al final del texto)
Uda gertu dugu eta ziurrenik zure seme-alabentzat udaleku edo antzeko ekintza baten bila hasi zara jada. Ondorengo esteketan sartuz gero, UDARABA eta Ikastolen Elkarteko eskaintzak dituzu. Udaraban izena emateko epea apirilaren 7tik 17ra zabalik egongo da eta Ikastolen Elkarteko jardueretan matrikulazio epea desberdina da udalekuaren arabera; nolanahi ere, azken bide horretan izena emateko epea irekita dago.
Zure seme-alabek egiten duten ekintza egiten dutela, gure gomendioa da euskaraz egin dezatela ondorengo eskuorrian jasotako arrazoiengatik; baina, batez ere, zure seme-alabentzat onena nahi duzulako.